Aizkora
© Ilkhi, 1985
Izana hitz gaitza da.
Izangoa iheskorra izango da.
Otarrizko aizkorea oso erabilkorra da
nahiz eta sukarrizkoa ez izan
berak hitzak ebakitzen dauz.
Nik ere
hitzak ebakitzen dodaz aldi guzian.
Hitz joanari ezin geldirik egon
iheskortasuna bere izakia baita.
Hitz horiek
ez nebazan inoiz sinesten
harik eta neronek aizkoraz
ikusi
ebaki
marraztu
dodazan arteraino,
ene baitan dagozan arte guzian.
Zeren eta hitz horiek baga
gosagaitz jat dana.
© Ilkhi, 2010eko hazilaren 5an
Ene olerki-bildumean, Otarrizko aizkorea
No hay comentarios:
Publicar un comentario