© Ilkhi, 2011
Huri hori
osorik
ahantzi jatzu.
Zuri hori
ez jatzu
bat ere
interesatzen.
Huri hori ta zuri hori
gure burmuinetan dagoz.
"Hori" erakuslea
ez da ikur bat
bakarrikan.
"Hori",
aldiro,
gogoeta bat da
ekinean dagoela.
Huri zuri hori bera
gure hizkuntza baita.
Zer edo zer sortzekotz,
berak egingo dau eta.
© Ilkhi, 2011ko hazilaren 3an
Ene olerki-bildumean, Otarrizko aizkorea
Ene olerki-bildumean, Otarrizko aizkorea
No hay comentarios:
Publicar un comentario