sábado, 20 de abril de 2019

Bertsogintzaren berrikuntzari buruzko galdera bat 1987an

Nola bideratu beharko litzateke bertsogintzaren berrikuntza tekniko-tematikoa?

Iñaki Sarriugartek (bertsolaritzan epaile lana bete du txapelketa askotan) hauxe erantzuten zuen 1987an.
Bertsolaritza etengabe ari da berritzen. Izan ere, bilakaera hori eteten den une horretantxe egingo du bertsoarenak. Euskaldungoa, gero eta anitzagoa delarik, bertsolaritzak ñabardura, joera eta espresabide berriak ezagutu eta onartu beharko ditu, mamiz zein azalez. Gai-alorrean, jadanik, aportazio berriak ezagutzen ari da bertsolaritza: bertso-eskolak, euskaldun kaletarrak, bertsolari karreradunak, emakumeak, ikastola-kumeak, etab. Baina gaiak ezezik, horiek lantzeko bitartekoak ere berriztatu eta osatu beharko dira; hau da, doinu, neurri, iharduera, saio-muntaketak, etab. Ahal den neurrian era zaharrak berreskuratu, eta berriak asmatu. Irudimena beharko da bertsozalea asper ez dadin. Bertsolariak, bere aldetik, ahalik eta ondoen hornitu beharko du bere almazena, kulturaz inoizkorik eta jantzien dagoen euskaldun bertsozaleari duintasunez erantzun ahal izateko. 
Egia bihurtuko al da, Amurizak 1980.eko txapelketa irabazi ondoren esan zuen harako hura: "Orkestaz eman nahi nituzke bertso-jaialdiak". Eta trikitiaz, eta jazz musikaz. Zergatik ez?

No hay comentarios:

Publicar un comentario