1986. urtean honako irudi-gidoi hau margotu neban
© Ilkhi, 1986
Orain dala hogeita zazpi urte, Lekeition, X Euskal Zinema eta Bideo Bileran, laburmetrai hau aurkeztu neban, super 8 formatuan.
Laburmetrai honetan euskera eta bertsolaritzari buruz aritu nintzan. URRATSAK izenburua jarri neutsan pelikula honi, zeren eta urratsak izateko gizakia behar baitogu. Ene ustez horixe da hizkuntzaren metonimiarik ederrena.
Donostiako Belodromoan, 1986ko epailaren 23an, (Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Finala) Jon Enbeitaren bertso bat filmatu neban. Bertso hau euskeraren alde izan zan hain zuzen be. Beste aldetikan, txapelketa hau mugarri bat izan zan bertsolaritzarentzat, besteak beste, bertsolariek (urte bat beranduago Euskal Herriko Bertsolari Elkartea sortu eben) Euskaltzaindiak jarritako arauei uko egin eutsien, eta lehen aldiz txapelketa hartan emakume batek, Kristina Mardarasek, parte hartu eban.
Azken batez, pelikula honen bidez erakusten saiatu nintzana, itsasoa lez eta bertso bat lez, oinezko joskera rimatua, behin eta barriz berresana, bihurtua eta itzuli dadila. Azken finean, bertsolaritza euskeraren altzoan hazia eta bere izatez lotuta dagoela.

No hay comentarios:
Publicar un comentario